Berriak

Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.

Inoiz pentsatu duzu UEUko bazkide egitea?

Orri honetara iritsi bazara, beharbada UEUko bazkide egitea pentsatzen zabiltzalako da; eta hori albiste ona da guretzat, jende berria ezagutzea izugarri gustatzen zigulako. Aurten gainera, UEUk 50 urte betetzen ditu eta poz pozik gabiltza urteurren borobil hau ospatzen, bost hamarkada ez baitira ahuntzaren gauerdiko eztula!
Urteurrena aitzakia, hainbat helburu ditugu, eta horietako bat da gure egitura sendotzearena (guri buruz hemen gehiago irakurriko duzu). Izan ere, UEU oinarri soziala duen elkartea da. Une honetan ia 1.300 bazkide ditugu Euskal Herri osoan zehar, eta beraiek ematen digute aurrera egiteko kemena eta babesa. UEUra pertsona gehiago erakartzeko helburua ezarri diogu gure buruari, eta oraindik zalantzan baldin bazaude, hona bazkide egiteko zenbait arrazoi:

Abenduak 22

"Urratuen arrastoan", UEUn oinarritutako literatur-liburua kalean

UEUren 50. urteko ibilbidea ospatzeko "Urratuen arrastoan" UEUn giroturiko testu literarioen bilduma argitaratu dugu. Bertan hainbat UEUkideek eta UEUn ibilitako idazleek parte hartu dute, Iratxe Retolazaren gidaritzapean.

Hauek idatzi dute liburuan: Iratxe Retolaza, Maialen Akizu, Aurelia Arkotxa, Itxaro Borda, Katixa Dolhare, Aingeru Epaltza, Angel Erro, Idurre Eskisabel, Mari Luz Esteban, Jule Goikoetxea, Aritz Gorrotxategi, Felipe Juaristi, Gerardo Markuleta, Eider Adeletx, Yurre Ugarte, Aintzane Usandizaga, Iban Zaldua, Edu Zelaieta.

HEMEN eskuratu dezakezu.

Abenduak 14

IKERGAZTE kongresura artikuluak bidaltzea epea zabalik

IKERGAZTE kongresuaren bosgarren edizioa Donostiako Kursaal jauregian egingo da 2023ko maiatzaren 17, 18 eta 19an eta dagoeneko zabalik dago artikuluak bidaltzea epea. Ikusi argibide guztiak HEMEN.

Abenduak 02

Ekaiak badu garrantzia liburua euskaratu du Jose Ramon Etxebarriak

Zergatik da beira gardena? Zergatik ikusten da edozein material ikusten dugun itxuran eta zergatik portatzen dira ekaiak egiten duten moduan? Zergatik da grafitoa diamantea baino karbono-forma goragokoa? Miodownikek horrelako galderak egiten dizkio etengabe bere buruari.

Ekaiak badu garrantzialiburuan egunero etxean edo kalean aurrez aurre aurkitu eta erabiltzen ditugun ekai arruntak aztertzen dira, hala nola goizero bizarra mozteko darabilgun bizar-orria, kalera irteteko janzten ditugun zapata-zoletako apar malgua, eraikin berrien egitura osatzeko baliatzen den hormigoia, etxe orratzak estaltzen dituzten beirazko leihoak, kafea edo tea hartzeko darabiltzagun portzelanazko katiluak, ardoa dastatzeko kontuz hartzen ditugun beira fineko kopak, erosketetan ematen dizkiguten askotariko paperak, lapitzen erdialdean dagoen grafitozko mina beltza, uste baino objektu gehiagotan dagoen plastikoa…

Miodownikek galdera horiei dagozkien hainbat erantzun zehatz ematen dizkigu, anekdotaz beterik dauden kontakizun umoretsu eta garbiak osatu eta harrapatzen gaituen estilo samur batez idatzita.

Jose Ramon Etxebarria Bilbaori egindako elkarrizketa irakurri

Abenduak 01

"Ikaskuntza-Zerbitzua metodologian oinarritutako Gradu Amaierako Lanak garatzeko gida praktikoa" liburu berria

Liburu berria argitaratu dugu UPV/EHUrekin koedizioan: "Ikaskuntza-Zerbitzua metodologian oinarritutako Gradu Amaierako Lanak garatzeko gida praktikoa", Rakel Gamito Gomezek idatzia. 

Egungo pobreziak, desberdintasunak, aberastasun naturalen eta kulturalen usurpazioak, garatzeko gida praktikoa emakumeen eta gutxiengoen kontrako indarkeriak edota krisi humanitario eta ekologikoak erantzun sendoa behar dute, erantzukidetasunetik zein konpromisotik. Unibertsitateak horren parte izan behar du eta Ikaskuntza-Zerbitzua metodologia (I+Za) erronkari erantzuteko bide ezin hobea da.

Horregatik, liburuak I+Zan oinarritutako Gradu Amaierako Lanak (GrAL) garatzea proposatzen du, UNESCOren 2030 Agendan eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan eragiteko. Eta, horretarako, kapituluetan zehar, unibertsitateko irakasle zein ikasleei ekimena aurrera eramateko gidaritza praktikoa eskaintzen zaie: garapen iraunkorraren kontzeptualizazioa, I+Zaren oinarri teorikoak, I+Zan oinarritutako GrALak garatzeko hezkuntzaproposamenaren deskribapena, abiapuntuaren ikuspegia, plangintza, zerbitzuaren diseinua, esku-hartzearen jarraipena, GrALaren gidaritza akademikoaren gidalerroak eta esperientziak.

GrALa, I+Za eta Iraunkortasunerako Hezkuntza batzearen erronkarekin bat egiteko prest?

Joan gure DENDAra

Azaroak 23

Copyright @ 2024 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.