Ikastaroak :: Marrazkigintza, Hezkuntza-teoria eta -metodoak, Pedagogia

Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria.

  • Hasiera-data: 2024(e)ko martxoaren 9a
  • Amaiera-data: 2024(e)ko martxoaren 16a
  • Tokia: Iruñea - UEUren egoitza
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUIrunea
  • Ordutegia: Larunbata . 9:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 80,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 72,00 €. Bazkideak: 60,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2024(e)ko urtarrilaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2024(e)ko martxoaren 3a

Ikastaroa larunbatetan izango da: Martxoaren 9an eta 16an.

Gaur egun, miloika irudiz inguratuta eguneroko bizitzan, Visual THinking-a errealitatera hurbiltzeko modu bat da, ideiak analizatu, antolatu eta aurkezteko modua. Ikasteko eta irakasteko balio digun tresna, ulertzeko eta azaltzeko, errealitatea hobetu ezagutzeko, eta horren aurrean gure begirada antolatzeko.

Ikastaro praktiko honetan, gure eskua marrazten askatzeko balioko digu: zirriborroak, testuak eta irudiak bateratuz, erreflexioa sustatu, ideiak partekatu eta erabakiak hartzen laguntzeko.

Ikastaroaren inguruko informazio gehiago, irakasleari eginiko elkarrizketa honetan topatuko duzu.

Irakaslea

  • Juan Manuel Villar Duro

    Filologian lizentziatua Deustuko unibertsitatean, gaur egun bigarren hezkuntzan irakaslea naiz. Talde metodologiak erabiltzen ditut klasean, eta urte asko pasa ditut haietan irakasleei irakasten, horren artean pentsamendu bisuala ekoizteko tresnetan. Nire lana eta tresna bisual asko ikus ditzakezue twitter-en edo instagram-en @dibupuntes perfilarekin.

    Twitter: https://twitter.com/dibupuntes

    WIX orria: https://dibupuntes.wixsite.com/mapa

Helburuak

  • VisualThinking oinarrizko ezaugarriak ezagutzea eta praktikan probatzea
  • (VThk) Ikasteko eta Irakasteko dituen onurak ezagutzea eta frogatzea
  • Analizatu VThren abantailak pentsatzen ikasteko eta irakasteko. Pentsadore bisualen sarea ezagutu eta osatu

Edukiak

  • Elementu bisualak ezagutu eta praktikatu arlo ezberdinetan (pertsonalean, profesionalean, ikaskuntza/irakaskuntzan…).
  • Ikas irakasteko tresna bisual digitala sortu (NIA/PLE).
  • Mapa Visual bat osatu eta partekatu.
  • Visual Thinking eta ideien sormena.
  • Visual thinking digitala (zure proiektuak digitalizatu tablet batekin).

Metodologia

Metodologia aktiboa izango da. Tailer moduan. Ikasten duguna segituan jarriko dugu martxan eta elkarrekin partekatu egingo dugu egin dugunaren inguruan hausnarketa sustatuz.

Nori zuzendua

Irakasleei eta irakaskutzaren profesionaleei orokorrean eta bere bizitza hobetu antolatu nahi duen edozeinentzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta jarraitu guneak adierazten dituen pausuak.
  • Matrikula-prozesua amaitu ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 36 25 63, nafarroa@ueu.eus, (Edurne Koch).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Homologazioa

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du ikastaro hau.

Homologazio-zenbakia: 520/2023, abenduaren 19koa. Kreditu bat (1) eskuratu ahal izango da.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko asistentzia izatea.