Jardunaldiak :: Psikologia, Barne-medikuntza, Irakasleen prestakuntza eta lana
EGITARAUAN azken orduko aldaketak egon dira.
Haur eta gazteen kontrako sexu abusuak gaurkotasun handiko problematika da. Bost haurretatik batek sexu abusuak pairatuko ditu gehiengo baten 13 urte bete baino lehenago. % 80-85 erasotzailea konfiantzazko pertsona edota senidea da, honek ondorioetan eragin zuzena izango duelarik.
Nahiz eta egoera larria izan, haur eta gazteekin harremana duten lanbide guztietako gradu, master eta barne formakuntzetan ez da gaia lantzen (medikuntza, hezkuntza, psikologia, etab.).
Izan daiteke honen ondorio izatea, 10 kasuetatik bat baino gutxiago detektatzen dela eta detektatzen direnen artean gehiengoa ez direla jakinarazten edo salatzen. “Save the Children”en arabera biktimak kontatu zuen kasuen % 70ean ez zuen laguntzarik jaso eta biktimak kontatu zuen eskolen %85ak ez zuen jakinarazpenik egin.
UEUk eta Gure Sarea Elkarteak elkarlanean antolatu dugu jardunaldia.
Informazio gehiago, Maitane Urizar adituari eginiko elkarrizketa honetan topatuko duzu.
Medikuntzan eta zirujian Doktorea. Lehen Arretako pediatra. Euskal Herriko Pediatria Elkarteko Pediatria Sozialeko Taldearen koordinatzailea.
Zuzenbidean lizentziatua, genero biolentzian eta haurren kontrako sexu abusuetan espezializatua, abokatua Administrazio Publikoan.
Musika irakaslea eta sexologoa. SKOLAE programako aholkularia.
Haur eta lehen hezkuntzako irakaslea eta haur eta gazteen kontrako sexu abusuen alorrean ikerlaria. Gaia jorratzen duen Gure Sarea Elkarteko koordinatzailea.
• Haurren kontrako sexu abusuetan sentsibilizazioa sustatzea.
• Problematikaren gaur egungo egoera ezagutzea.
• Profesionalek kasu baten aurrean egin beharreko jarduketaren oinarrizko ezagutzak izatea.
• Prebentzio edota detekzio goiztiarra lantzeko oinarrizko ezagutzak izatea.
5 aurkezpen egongo dira: “Haurren kontrako sexu abusuen sekretua hausten. Problematikan kokapena”
• Problematikari buruzko gaur egungo datuak ezagutzea.
• Problematikako ezaugarri espezifikoak ezagutzea.
• Sexu abusu haur biktimen babeserako indarrean dagoen legedia ezagutzea.
• Desgaitasuna duten haur sexu abusu biktimen ezaugarri bereiziak ezagutzea.
• Kasu baten aurreko jarduketaren oinarrizko ezagutzak izatea.
• Pediatria eremuko jarduketaren ezaugarriak ezagutzea.
Adituen aurkezpenen ondoren galdera denbora utziko da, partaideei sortzen zaien zalantzak erantzuteko edo gairen batean gehiago sakontzeko aukera eskainiz.
Atsedenaren ostean adituek kasuen aurreko jarduketan eta problematika honen prebentzioan gako diren ideiak aurkeztuko dituzte.
Bukatzeko, parte hartzaileekin mahai inguru bat antolatuko da, galdera desberdinen bitartez problematikari buruzko alderdi desberdinen inguruan elkarrekin hausnartu eta sakontzeko.
Haur eta gazteekin harremana duten profesionalei, hezkuntza eta osasun alorreko ikasleei eta interesdun pertsonei eta erakundeei.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:00-10:15 |
Harrera eta dokumentazio banaketa. |
|
10:15-10:30 |
Sarrera eta ongi etorria.
|
|
10:30-11:15 |
HITZALDIA- Haurren kontrako sexu abusuen sekretua hausten. Problematikan kokapena.
|
|
11:15-12:00 |
HITZALDIA- Marko normatiboa.
|
|
12:00-12:30 |
Atsedena. |
|
12:30-13:15 |
HITZALDIA- Kasuen aurreko jarduketa juridiko-instituzionalaren egoera.
|
|
13:15-14:00 |
Galderak eta gogoetak tartea |
|
16:00-16:45 |
HITZALDIA- (Gaztelaniaz)- Eta detekzio ostean zer egin? Haurren interes gorenean oinarritutako kasuen aurreko jarduketa.
|
|
16:45-17:30 |
HITZALDIA- Haurren kontrako eraso sexualak: jarduketa eremu pediatrikotik.
|
|
17:30-18:15 |
HITZALDIA- Hezkidetza, SKOLAE programa: prebentziorako tresna.
|
|
18:15-18:30 |
Atsedena. |
|
18:30-19:30 |
MAHAINGURUA- Haurren kontrako sexu abusuak, non gaude eta norantza goaz?Hizlari guztien parte-hartzearekin. Moderatzailea: Ainhoa Zabaleta Rueda. Gizarte Pediatriako Euskal Elkarteko idazkaria eta haurren kontrako sexu abusuetan eta genero biolentzian aditua. |
|
19:30-19:45 |
Ondorioak eta aurrera begira.
|
Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
OTORDUAK
Atsedeneko kafea matrikularen barne dago.
BAZKARIA: elkarrekin bazkaltzeko aukera eskaintzen dugu. Katakraken eskainiko dugu eta intolerantziak/alergiak dituzun jakinaraztea eskatzen dizugu. Aurretik izena ematea ezinbestekoa da (matrikula egiterakoan). Prezioa: 26,00€ (plaza mugatuak)